Athletic Club

Eman jostailu berriak

Eman jostailu berriak

Athletic Clubek bat egiten du Bizkaiko Gurutze Gorriak jostailu berriak jasotzeko antolatu duen kanpainarekin eta…

Athletic Clubek bat egiten du Bizkaiko Gurutze Gorriak jostailu berriak jasotzeko antolatu duen kanpainarekin eta abenduaren 21ean San Mamesen jokatuko den Bilbao Athletic-CD Lugo Bigarren A Mailako partidarako 12.000 sarrera emango ditu. Jostailu bat ematen duen pertsona bakoitzak arestian aipatzen den partidarako sarrera bi eskuratuko ditu.

Aldi berean, Athletic Clubeko denda ofizialetan jostailuak jasotzeko tokia ere izango dira. Abenduaren 21ean bertan, nahi dutenek jostailuak eman ahal izango dituzte San Mamesen bertan.