undefined

San Mameserako sarbideen kontrola

San Mameserako sarbideen kontrola

Futbol zelaietan ezartzen ari diren segurtasun neurri berriak direla eta, Ertzaintzak Athletic Clubi jakinarazi dio,…

Futbol zelaietan ezartzen ari diren segurtasun neurri berriak direla eta, Ertzaintzak Athletic Clubi jakinarazi dio, abenduaren 6az geroztik, Athletic Club-Malaga CF partidan, segurtasun operatibo zorrotzagoa egingo dela sarbideetan, baimenik ez duten pertsonen sarrera galarazteko eta objektu zein sustantzia arriskutsuen sartzea ekiditeko.

Operatiboa, beste jarduera batzuen artean, honako hau izango da:
-Pertsonak, eta eurekin eramango dituzten fardelak edota janzkerak erregistratuko dira jesarlekuetara sartzeko ateetan.
-Gomendagarria da fardelik ez eramatea (zorroka, motxilak…) edo soilik beharrezkoak izango direnak eramatea, sarbideetan sarrera errazteko.
-Kontrol neurriak VIP Palku eta Premium jesarlekuen sarbideetan, aparkalekurako sarbideetan eta hedabideentzako sarbideetan ezarriko dira.

Oro har, ikusleei gomendatzen zaie San Mamesera garaiz hurbiltzea, azken orduko samaldarik ekiditeko, urduritasun egoerak gerta ez daitezen, ez baitira batere lagungarriak segurtasunaren inguruko helburuak lortze aldera.