Athletic Club

Bilbao Athletic: Jokalarien egoera

Bilbao Athletic: Jokalarien egoera

Egoitz Magdaleno: Ezker hankako aurreko lotailu gurutzatuaren eta belaunburuko tendoiaren haustura. Sendatze prozesuaren azken fasean…

Egoitz Magdaleno: Ezker hankako aurreko lotailu gurutzatuaren eta belaunburuko tendoiaren haustura. Sendatze prozesuaren azken fasean dago eta gainerako taldekideekin lan batzuk egiten ditu.

Martín Bengoa: Alde bietako belaunburuko tendinopatia. Sendatze prozesuaren azken fasean dago eta gainerako taldekideekin lan batzuk egiten ditu.

Iurgi Oteo: Ezker belauneko kanpoko meniskoaren haustura. Azaroaren 15ean egin zitzaion ebakuntzaren ondotik laneko bosgarren astean dago. Fisioterapia jasotzen ari da eta berregokitzapen lanak.

Iker Guarrotxena: Pubalgia. Fisioterapia jasotzen ari da iazko denboraldian ere sufritu zuen ondoeza gainditzeko.

Asier Villalibre: Lasio muskular moderatua ezker izterreko bizeps femoralean. Fisioterapia jasotzen ari da eta bilakaera normaltasunez doa.

Jonas Ramalho: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Abenduaren 10eatik aurrera sendagilearen alta jaso du bere berregokitzapen prozesua amitu ostean.

Gorka Santamaria: I graduko lesioa ezker hankako bizeps femoralean. Bizpahiru asteko baja pairatu beharko du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK