Jon Larreari omenaldia
Beti Lehoiak Peñak I Jon Larrea Futbol Aretoko Oroimenezkoa antolatu du gaur abenduaren 27an, igandean,…
Beti Lehoiak Peñak I Jon Larrea Futbol Aretoko Oroimenezkoa antolatu du gaur abenduaren 27an, igandean, Jesuitas Ikastetxean, Athletic Clubeko prentsa burua izan zena omentzeko.
Jardunaldi oso bat egin da Jesuitas ikastetxeko pabilioian. Alde batetik Futbol Aretoko Txapelketa bat antolatuz, hurrengo urteetan zehar segida izango duelakoan eta, bestetik Athletic Clubeko jokalari ohien eta Jonen lagunez eta Indautxuko futbolariez osaturiko talde baten aurkako lagunartekoarekin.
Abenduak 27
Ordutegiak:
09:00-15:00 Multzoen Fasea Futbol Aretoko txapelketan.
16:00-17:30 Finalerdiak eta finala.
18:30 Omenaldi partida, Indautxuko beteranoak eta Jonen lagunak Vs Athletic Clubeko beteranoak.
Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Athletic Cluben deialdia: Imanol Etxeberria, Luis Fernando, Patxi Ferreira, Aitor Ocio, Javi Casas, Joseba Etxeberria, Javi González, Oskar Alkorta, Fran Yeste, Jon Pérez Bolo, Patxi Salinas eta Julio Salinas.
Emaitza 10-2 izan zen. Golegileak, Etxeberria 4, Bolo 2, Javi González, Julio Salinas, Alkorta eta Casas. Beste golak Mendigurenek eta Jabotxak lortu dute.