Animazio harmaila handitzeko prozesua
San Mameseko animazio zonaldea handitzeari buruz, eta eskutitza irakurri ostean eta 109. blokeko Bazkideekin telefonoz…
San Mameseko animazio zonaldea handitzeari buruz, eta eskutitza irakurri ostean eta 109. blokeko Bazkideekin telefonoz izandako elkarrizketen ostean agertu izan ahal diren zalantza guztiak azaldu eta zehazteko asmoz, Athletic Clubek interesa duten guztiekin batera batzar bat izan nahiko luke datorren ostegunean, urtarrilaren 14an, 19:00etan San Mamesen. Sarrera 12. atetik izango da eta beharrezkoa izango da bazkide txartela erakustea.
Prozesu honetarako aurreikusita ziren datak atzeratuko dira. Era horretan Bazkide bakoitzak nahi duen erabakia hartu ahal izango du, behar dituen azalpen guztiak entzun eta gero. Beraz, webguneko Bazkideen Txokoan sartu eta Klubari prozesu honetan bakarka edo taldean hartu nahi duen parte azaltzeko epea urtarrilaren 8tik 18ra izango da.
Era berean, Ibaiganen izango diren hitzorduen hasiera urtarrilaren 20ra atzeratzen da.