Athletic Club

Athletic Fundazioaren jarduerak

Athletic Fundazioaren jarduerak

Iazko urteko balantzearen itxiera dela eta, Athletic Club Fundazioaren Patronatu Batzordearen bileran azken hamabi hilabeteotako…

Iazko urteko balantzearen itxiera dela eta, Athletic Club Fundazioaren Patronatu Batzordearen bileran azken hamabi hilabeteotako jarduera eta programa guztien balantzea egin da. Aldi berean 2016 urterako proiektuak aurreikusi dira arlo desberdinetan: sozialean, kirola eta sozialean edota kulturalean.

Arlo sozialari dagokionez, Fundazioak bazterketa sozialaren arriskua pairatzen duten kolektiboekin egiten du lan eta horretan beste eragileekin (elkarteak, GKEak eta instituzio publikoak) elkarkidetzan dabil. 2015ean kolektibo hauei zuzenduriko proiektuak, 2016an jarraipena izango dutenak, honako hauek izan dira:

– Adimen-minusbaliotasuna duten umeak: Sindrome Down Fundazioarekin, Gorabide elkartearekin eta Bilbao Kirolakekin Ahalegina Proiektua burutu da, futbola eta kirolaren bitartez kolektibo honen heziketa eta ahalbidetze prozesuetan laguntzeko asmoz.
– Minusbaliotasun intelektuala duten helduak: Kirol Egokituaren Bizkaiko Federazioarekin batera eta Bizkaiko beste elkarte batzuekin batera Egokitutako Areto-Futboleko Liga eta Kopa antolatu dira. Helbururik nagusiena kolektiboaren aisia parte-hartzailearen eskubidea bermatzea da, sozializazio proiektuan laguntzen.
– Etxerik gabeko pertsonak: Bizitegi elkartearekin (lehen RAIS Fundazioarekin) eta Bilbao Kirolakekin, Fundazioak etxerik gabeko pertsonentzako futbol talde bat mantentzen du, kolektiboaren gizarteratze prozesuan laguntzeko asmoz eta, aisia parte-hartzailea bermatzeko.
– Gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden ume zein gazteak Bilbo Zaharreko inguruan: Bakuva Elkartea eta Bilbao Kirolakekin batera, Fundazioak bost futbol talde dauzka, eskola futbolean eta federatu mailan ari direnak, nahiz eta helbururik nagusiena gizarte-bazterketa pairatu dezaketen gazteen heziketa-prozesuan laguntzea izan.
– Askatasunik gabeko pertsonak edota behin-behineko askatasunean dauden pertsonak: ADSIS Fundazioarekin, kirola eta futbola erabiltzen dira kolektiboaren gizarteratze prozesuan laguntzeko.
– Buruko gaitza duten pertsonak: Fundazioak lan egiten du Osakidetzaren Osasun Mentaleko Sarearekin futbola erabiliz prozesu terapeutikoa indartzeko.

Halaber, Fundazioak 2015ean beste gizaki-proiektu hauek landu ditu:

– Laguntza zerbitzua San Mamesen mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, Fundazioaren Boluntariotza programaren bitartez. 2016an adimen-minusbaliotasuna duten pertsona batzuk boluntarioen taldean sartu dira Lantegi-Batuaken laguntzarekin.
– Jostailuak emateko kanpaina baliabiderik gabeko familientzat, Gurutze Gorriarekin batera, Gabonetan.
– Odol-emaileak lortzeko kanpaina “Lehoi odola eman ezazu”, Osakidetzarekin batera.
– Umeen gonbidapena San Mamesera Gurutzetako Ospitaleko Pediatria eta Etxez Etxeko Arretaren Zerbitzuekin eta Pequeño Deseo Fundazioarekin batera, besteak beste.

Halaber, kirola eta gizartea uztartzen duen FutbolKalean proiektuarekin jardun da, 2015ean Bizkaiko hogei udalerritara heldu dena eta, aldi berean, kultura arloan honako proiektuetan lan egin du Fundazioak:

– Letrak eta Futbola, futbola eta literaturaren jaialdiaren seigarren edizioa burutu da, doako bi komikirekin eta irakurketa sustatzeko “Athletic Irakurle Kluba’ ekimenarekin.
– Euskara sustatzeko kanpainak Korrika, Ibilaldia eta Topagunearekin batera.
– Ikasteko bekak aurreko urteetan ikasketetan ibilbide ona eraman duten baina Lezaman baja eman dieten jokalarientzat.
– BertsoDerbia, bertsolarien arteko lehia, futboleko gaiarekin, Athletic Club-Real Sociedad derbyarekin batera.
– Thinking Football Film Festival, giza ezaugarria duen futbola zinemaren hirugarren edizioa.

Azkenik, 2016 urtean zehar honako proiektu hauek lantzen ari dira, besteak beste:
– Lankidetza bizkaitar ospitalekin Fundazioaren bitartez errefortzuko materialaren dohaintza pediatria eta jaioberrientzako tratamenduetan erabiltzeko. Gurutzetako ospitalean hainbat gela apainduko dira Athleticen inguruko gaiekin.
– CEAR elkartearekin jarduerak errefuxiatu politikoen gizarteratze plangintzetan.
– Kanpoko Proiektua: Berezko proiektu indartsua lantzen ari da kanpoaldean. Bi proiektu aztertzen ari dira, bata Perun eta bestea Hondurasen, BGKE banatan.