undefined

Madrilerako sarrerak

Madrilerako sarrerak

Real Madril CF-Athletic Club Ligako norgehiagoka ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideen artean zozketa egingo…

Real Madril CF-Athletic Club Ligako norgehiagoka ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideen artean zozketa egingo du Athletic Clubek. Inskripzio epea honako hau izango da:

Ostiralean, otsailaren 5eko 12:00etatik otsailaren 8ko 12:00ak arte.

Zozketa otsailaren 8an, astelehenean, 16:30ean egingo litzateke.

Real Madril CF: Jasotako sarrerak 600, hauetatik 100 klubeko konpromisoentzako eta 500 bazkideentzat. Real Madrilek CF-k ezarritako prezioa 35 eurotakoa da.

Sarrerak izendunak izango dira eta zerrenda bat osatuko da saldutako sarrerekin eta partidara joango direnen nortasun datuekin (izen-abizenak, jaiotze data eta NAN). NAN eskatuko da zelaira sartzean eta EZ da baimenduko jesarlekua esleiturik ez duen pertsona sartzen. Heldu batekin NAN-ik gabeko adingabekoren bat joanez gero, Familia Liburua aurkeztu beharko da sarreran.