
Athletic Clubeko espedizioa Marseillan dago
Athletic Clubeko espedizioa Marseillan dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Marseillan dago, otsailaren 18an, ostegunean, 21:05ean Olympique Marseille taldearen aurka…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Marseillan dago, otsailaren 18an, ostegunean, 21:05ean Olympique Marseille taldearen aurka UEFA Europa Leagueko 32ko errondaren joanekoari dagokion partida jokatzeko.
Zurigorriek 10:50ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta 11:55ean Marseillako aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusez Sofitel Vieux Port hotelera abiatu dira. Bazkaria 13:15ean izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa (18:30) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo dira Stade Vélodromean.
Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 152 pertsonek bidaia egin dute, bertan zaleak eta hamabost kazetari direla.
Marseillan zerua garbi dago, 9 graduko hozberoarekin.
