undefined

Minutu bateko isilunea eta besoko beltza Iriondoren omenez

Minutu bateko isilunea eta besoko beltza Iriondoren omenez

Rafa Iriondo gure klubeko entrenatzaile eta jokalari ohiaren heriotza dela eta, otsailaren 25ean San Mamesen…

Rafa Iriondo gure klubeko entrenatzaile eta jokalari ohiaren heriotza dela eta, otsailaren 25ean San Mamesen jokatuko den Olympique Marseilleren aurkako UEL-ri dagokion partidaren atarikoetan, minutu bateko isilunea gordeko da eta gure jokalariek besoko beltza eroango dute.

Ildo honetan, Athletic Clubek eskertu gura ditu UEFAk helarazitako doluminak eta baita isilunea gordetzeko emandako baimena ere.

Aldi berean, publikoari San Mamesera ahalik eta lasterren hurbiltzea eskatzen zaio, partida aurreko protokolo guztia aurreratu egingo baita, OM-k Pichichiri eskainiko dion lore eskaintza barne.