undefined

Athletic bizirik atera da Mini Estaditik

Athletic bizirik atera da Mini Estaditik

FC Bartzelona: Paños; Ane, Ruth, Unzue (min. 73, Gemma), Melanie Serrano (min. 66, Mariona), Miriam,…

FC Bartzelona: Paños; Ane, Ruth, Unzue (min. 73, Gemma), Melanie Serrano (min. 66, Mariona), Miriam, Jenni, Alexia, Torrejón, Leire eta Olga (min. 66, Bárbara).

Athletic Club: Ainhoa; Moraza (min. 87, Jone Ibáñez), Paredes, Lizaso, Iraia, Y. Corres, (min. 89, Maddi) Eunate, G. Murua, Ibarra (min. 32, Leia), V. Gimbert eta Maite Oroz.

Arbitro: Albert Ávalos Martos; Guiller Mensa Moncunill eta Daniel Degracia Arnau bere laguntzaileak izan dira. Maite Lizasori Txartel gorria erakutsi zion 83. minutuan, bigarren txartel horia ikusi ondoren, eta Joseba Agirre alkitik kanporatu zuen. Gainera txartel horia atera zien: Barbara, Maite Oroz, Garazi Murua eta Bingen Arostegiri.

Golak: 1-0, min. 22, Miriam; 1-1, min. 52, Melanie, ate berean sartuta.

Bestelakoak: 2400 ikusle inguru Mini Estadin.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak oso berdinketa garrantzitsua lortu du FC Bartzelonaren aurka, Mini Estadin jokatutako neurketan. Miriamek etxekoen gola egin zuen lehenengo zatiaren ekuadorrean eta atsedenalditik bueltatzerakoan, Melaniek bere atean sartu zuen baloia. Neurketan Ainhoak egindako geldiketei esker, lehoiek puntu bat ekarri dute eta lau puntuko abantaila mantendu dute FC Bartzelona eta At. Madrilekin.

Alexiak eta Melaniek lehen aukerak izan zituzten etxekoentzat, baina Ainhoak egin dako geldiketek gola galarazi zuten. Hasierako une hori ezean, zuri-gorriek ez zuten estutasunik pasatu 22 minutura arte, ezkerreko albotik erdiraketa batean, Miriamek sarera erramatatu zuenean.

Bigarren zatian, Ibarrak berdinketaren gola izan zuen bere oinetan, baina bere errematea kornerrean bukatu zen. Zurigorriek berdinketa bilatu zuten eta Eunatek ezkerretik erditaru zuen eta Melaniek bere atean sartu zuen baloiak. Joseba Agirreren taldeak ez zuen berdinketarekin konformatu nahi eta 83. minutuan Lizasoren kanporaketarekin batera Bartzelonaren azken aukera heldu zen, baina berriro agertu zen Ainhoa ate azpian eta zurigorriak bizirik atera dira etsai indartsu baten aurrrean.