undefined

Emakumearen Eguna

Emakumearen Eguna

Astearte honetan, martxoak 8, Athletic Cluba zenbait ekintzetan egongo da Emakumearen Eguna dela eta:10:00etatik aurrera…

Astearte honetan, martxoak 8, Athletic Cluba zenbait ekintzetan egongo da Emakumearen Eguna dela eta:

10:00etatik aurrera Yolanda Lazaro, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzaren Kidea, AVIFES elkarteak antolaturiko “Atseginez Berba Artean” topaketan izango da, Bilboko Rekalde Aretoan.

10:00etan ere Eli Ibarra jokalaria Sestaoko Albiz Eskolara joango da ikasleekin hitzegiteko.

Ordu berean ere, Iraia Iturregik Miribilla Eskolan solasaldi batetan hartuko du parte.

Bere aldetik Maddi Torre jokalaria Arratia Institutoan izango da 11:30etatik aurrera.

Azkenik, Joana Flaviano eta Nekane Diez jokalariek Gernika-Lumoko Allende Salazar Eskola bisitatuko du “emakumea eta kirola” izenburuko mahai inguruan parte hartzeko, 17:30etatik aurrera.