undefined

Dena prest Valentziaren aurka jokatzeko

Dena prest Valentziaren aurka jokatzeko

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Valentzia CF UEFA Europa Leagueko 16ko Errondaren joaneko partidarako…

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Valentzia CF UEFA Europa Leagueko 16ko Errondaren joaneko partidarako (21.05, Bjorn Kuipers -NED- San Mames, Bein Sports).

Martxoaren 10ean, ostegunean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Thomas Weyhing UEFAko delegatu alemaniarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu, eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiz joango dira. Valentzia CF taldearen aldetik kamiseta, praka eta galtzerdi zuriak izango dira. Atezainei dagokienez, urdinez jantziko dira.

Zelaian 200 zale herbeheretar egongo dira. Zeru grisa Bilbon, 9 gradu eta euria, partidaren ordurako espero diren baldintza antzekoak.

Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen Valentziaren ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin martxoaren 10ean bertan.