undefined

Afonsinho Thinking Football-en egongo

Afonsinho Thinking Football-en egongo

Brasilgo Afonsinho jokalari ezaguna Bilbora etorriko da Thinking Football Film Festival-en ikusleen saria jasotzera. Pedro…

Brasilgo Afonsinho jokalari ezaguna Bilbora etorriko da Thinking Football Film Festival-en ikusleen saria jasotzera. Pedro Asbeg zuzendariarekin batera etorriko da.

Iazko edizioan, Demokrazia Corinthiarra izeneko mugimenduari buruzko “Democracia em preto e branco” filma brasildarrak irabazi zuen Thinking Football Film Festival jaialdiaren ikusleen saria. Filma horren zuzendari den Pedro Asbeg inaugurazio ekitaldian izango da. Saria Angel Garraza eskulturgile euskaldunaren eskultura eta 2.000 euroz osatuta dago. Irabazleak esku-diruzko sari hori futbolarekin zerikusia duen proiektu sozial bati eman behar dio. Pedro Asbeg-ek erabaki du Afonsinhok Paqueta irlan (Brasil) duen eta baliabiderik ez duten umeekin lan egiten duen futbol eskolari ematea.

Alfonsinho (Alfonso Celso Garcia Reis) izan zen futbolarien gizarte eskubideen alde lan egin zuen lehen futbol jokalaria, indarrean zegoen kontraturik ez bazuten taldez aldatzeko zuten eskubidearen alde borrokatuz. Futbol jokalari izateaz gain mediku psikiatra ere bada, eta borrokoa sozialaren eta Brasilgo diktadura militarraren aurkako borrokan ikur bilakatu zen. Hori guztia jasota gelditu zen Gilberto Gilen “Meio de campo” abestian eta Oswaldo Caldeiraren “passe Livre” filman.

Bestetik, Pedro Asbeg, hurrengo egunean, “Geraldinos” bere azken dokumentalaren proiekzioan izango da. Bertan Maracana estadioko “El Geral” harmaila ezagunaren desagerketaren historia kontatzen du. Dokumentala apirilaren 5ean proiektatuko da, arratsaldeko 20:00etan.