
Rayo Vallecano 2 – Athletic Club 0
Rayo Vallecano 2 – Athletic Club 0
Rayo: Ali; Jennifer, Mendi, Sole, Saray (min. 78, Patri), Iris, Analu (min. 85, Noe), Mari,…
Rayo: Ali; Jennifer, Mendi, Sole, Saray (min. 78, Patri), Iris, Analu (min. 85, Noe), Mari, Al, Codo eta Costa.
Athletic: Ainhoa; Moraza, Lizaso (min. 57,Maite) , Iraia, Y. Corres, Eunate, G. Murua, Ibarra (min. 57, Leia), A. Álvarez (min. 81) I. Murua), Erika eta V. Gimbert.
Golas: 1-0, min. 40, Saray, penaltiz; 2-0, min.87, Ale.
Arbitroa: Javier Roldán Bernardo; laguntzaileak: Antonio Castro de la Plaza eta Bryan Alejandro Ramírez Cubillos. Txartel gorria erakutsi zion Erikari 87 minutuan; gainera, txartel horia atera zion Codori.
Bestelakoak: 300 ikusle inguru Rayo Vallecanoseko instalazioetan. Omenaldi bezala, zurigorriek besoko beltzak eraman dute Jose Luis Artetxe eta Nicolas Estefanoen omenez. Beste aldetik, Joseba Agirre es zen aulkian egon zigorra betetzen.
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak 2-0 galdu du Rayo Vallecanoren aurkako partidan. Saray, penaltiz eta Ale, partida bukatzear zegoenean, etxeko golegileak izan ziren. Lehoiek jokalari bat galdu zuten Erikak bigarren txartel horia ikusi zuenean neurketa amaitzear zegoenean.
Zurigorriek aukerarik onenak izan zituzten lehenengo zatian. 15 minutuan Erikak ezker albotik erdiratu zuen eta baloia zutoinean jo ondoren kanpora joan zen; 26an Yulema atezainaren aurrean aagertu zen eta V. Gimberti laga zion baloia gola sartzeko baina ate azpian zegoen atzelariak urrundu zuen bere besoan ikutu ondoren. Epaileek ez zuen zurigorrien kexak entzun nahi. Ha mar minutu pasa ondoren ez zuen gauza bera egin Ainhoaren arean. Baloia Erikaren eskuan ikutu ondoren arbitroak penaltia adierazi zuen.
Bigarren zatian, Athletic berdinketaren bila atera zen baina ez zuen aukera onik izan eta madrildarrek kontra erasoak aprobetxatu zituzten abantaila sendotzeko. 63an Irisen jaurtiketa langetara joan zen eta 87an Alek ez zuen huts egin eta bigarrena egin zuen. Gola sartu baino lehen, Erikak txartel gorria ikusi zuen eta lehoien aukerak berdinketa lortzeko bukatu ziren.
