Athletic Club

Ebakuntza Laporteri

Ebakuntza Laporteri

Aymeric Laporte: Jokalariari ebakuntza egin diote gaur, martxoaren 29an, IMQ Zorrotzaurre erietxean, pasa den ostegunean…

Aymeric Laporte: Jokalariari ebakuntza egin diote gaur, martxoaren 29an, IMQ Zorrotzaurre erietxean, pasa den ostegunean jazo zuen lesioa dela eta. Ebakuntzan peronearen hausturaren osteosintesis egin da eta normaltasunez burutu da.

Arazorik agertu ezean, jokalariak 48-72 orduz erietxean segituko du, sendagilearen alta jaso baino lehen.

Mota honetako lesioen ondorioz bajan pairatuko beharko duen epea hiruzpalau hilabetekoa izango da.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK