undefined

Ezezkoa Lasesarren jokatzeari

Ezezkoa Lasesarren jokatzeari

San Mameseko soropila zaintzeko asmoarekin, hurrengo astean jokatuko den partida kopurua dela eta (Apirilak 3…

San Mameseko soropila zaintzeko asmoarekin, hurrengo astean jokatuko den partida kopurua dela eta (Apirilak 3 igandea Athletic Club – Granada / Apirilak 4 astelehena, Bilbao Athletic – Real Oviedo / Apirilak 6 asteazkena, Uefa Europa Leagueren lan saio ofizialak / Apirilak 7 osteguna, Athletic Club – Sevilla / Apirilak 9 igandea, Athletic Club – Rayo Vallecano) eta eguraldiaren inguruko aurreikuspenak kontuan hartuta, Athletic Clubek eskaera ofiziala luzatu zuen martxoaren 21ean, astelehenean, EEFFri, LaLigari eta Real Oviedori Bigarren Mailako Bilbao Athletic-Real Oviedo partida apirilaren 4an, astelehenean, 20:30ean, Lasesarren (Barakaldo) jokatzeko, San Mamesen ordez.

EEFFk, FLP-ren iritzia entzun ondoren, aukera errefusatu dutela jakinarazi digu gaurkoan, Real Oviedok ezezkoa eman eta gero.

Athletic Clubek eskertu gura die Barakaldoko Udalari eta Barakaldo CF taldeari beren laguntza eta jarrera partida hor jokatu ahal izateko.