undefined

Gustavo Vieira eta Giampaolo Mazza Thinking Football-en

Gustavo Vieira eta Giampaolo Mazza Thinking Football-en

ESPN programako “Destino Fútbol” “El viaje de San Marino” eta “Sócrates, el artista del fútbol”…

ESPN programako “Destino Fútbol” “El viaje de San Marino” eta “Sócrates, el artista del fútbol” kapituluen emisioa dela eta (Apirilaren 11an 18:00etan), Gustavo Vieira eta Giampaolo Mazza Thinking Football Film Festival jaialdian egongo dira.

Gustavo Vieira Socratesen semea da, futbolaren historiako futbolari onenetako bat eta gaur egun Brasilgo Sao Pauloko zuzendari nagusia. Bertaratzen direnekin bere aitari buruz hitz egingo du. Eta horretarako futbola eta justizia soziala bateratzeari dagokionez munduko ikurrik handienaren inguruan Martin eta Damian Ainstein zuzendariek egindako erretratu intimoa hartuko du abiapuntu gisa.

Bestetik, Giampaolo Mazza San Marinoko talde nazionaleko hautatzaile izan zen hamabost urtez. “El viaje de San Marino” filmak selekzio txiki baten bidaia kontatzen du, FIFA ranking-ean UEFArako azken sailkatua, 2014ko urrian Wembley-ra 2016ko Eurocopako sailkapenean.