Thinking Football, laugarren eguna
Apirilaren 12an, asteartean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera BBK aretoan Thinking Football Film Festivalen laugarren jardunaldia burutuko…
Apirilaren 12an, asteartean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera BBK aretoan Thinking Football Film Festivalen laugarren jardunaldia burutuko da. “Padres Hooligans” laburmetraiaren emisioarekin hasiko da, Alba Gomez, Alba Cid eta Sara Zelich-ek zuzendua eta orain gutxi Bartzelonako Offside zinema eta futbol jaialdian laburmetraia onenaren saria jaso zuena. Ondoren, eta Bilboko MendiFilmFestivalen eskutik Sunakali (Nepal, 2014, Bhojraj Bhat) proiektatuko da, Nepaleko emakumezkoen talde bat protagonista duen futbolarekiko pasioari buruzko historia.
Ondoren, 20:00etatik aurrera Informe Robinson izeneko taldeak urteetan egiten ari den lan bikainaren bi adibide proiektatuko ditugu. “Laleyenda de Tittishev” eta “La Lazio de las pistolas”.
Aretoan gurekin izango dira “Padres Hooligans” dokumentalaren zuzendarietako bi, Alba Gomez eta Alba Cid eta Informe Robinsonen zuzendari diren Raul Roman eta Luis Fermoso. Ikusleen eskura egongo dira filmei buruz hitz egiteko.
Sarrera librea izango da aretoa betetzen den arte. Informazio gehiagorako www.thinkingfootballfilmfestival.com