undefined

Thinking Football, azken eguna

Thinking Football, azken eguna

Thinking Football Film Festival bukaerara iritsi da. Asteartean, apirilaren 19an, azken bi dokumentalak proiektatuko dira,…

Thinking Football Film Festival bukaerara iritsi da. Asteartean, apirilaren 19an, azken bi dokumentalak proiektatuko dira, euskarazko bideo sormenezko saria banatuko da eta 2016 ikusleen saria zein filmak irabazi zuen jakinaraziko da.

18:00etan Thinking Football-en “Gol de Cuba” emitituko da, Remo Beutels zinegile belgikarrarena. Zulueta Kubako herri txikiak munduko txapelketa bizitzen du lau urtetik behin bertan ospatuko balitz bezala. Bertako harrotasunik handiena futbol estadio da, bertakoen esanetan Karibe osoko hoberena. Zuluetan dago talderik onena eta Kubako zalerik onenak. Euren ametsa: bertako gazteak herrialdeko ordezkari gisa ikustera futboleko munduko txapelketa batean.

Remo Beutels, “Gol de Cuba” dokumentalaren zuzendaria ikusleen eskura egongo da proiekzioaren ondoren hauen galderei erantzuteko.

Ondoren, 20:00etan Thinking Football jaialdiak Loraldia jaialdiaren batera deitutako euskarazko bideo sormenaren saria zein lanek irabazi duen jakinaraziko da. Irabazle proiektatuko da eta saria Presidentetzaren albokoa den Joxe Anjel Iribarrek emango du.

Horren ondoren, jaialdiko azkeneko dokumentala proiektatuko da. Mario Bucci-k zuzendutako “Una meravigliosa stagione fallimentare” dokumentalak. Bali talde italiarraren historia kontatzen du. Porrotean egon arren oztopo guztiei aurre egitea lortu zuen: B serieko azken postuak, clubarengatik egiten ziren enkanteak eta inor aurkezten ez zena… Jokalariek diru bilketak egin behar zituzten partiduak jokatzera joan ahal izateko. Azkenik, zaleen laguntzari esker, taldeak aurrera egiten du eta berriz ere lehiaketan sartuko da. Filma Urrezko Hamaikakoarekin saritua izan zen Berlingo Zine eta futbol 11mm jaialdi entzutetsuan.

“Una meravigliosa stagione fallimentare” filmaren emisioaren ondoren mahai inguru bat izango da Mario Bucci filmaren zuzendariarekin, Gazzetta de lo Sport-eko kazetari Filippo Ricci-k gidatuta.

Azkenik, Thinking Footballen 2016ko edizioaren ikusleen saria irabazi duen filma zein den jakinaraziko da. Sariak Angel Garraza artistaren eskulturaz gain 2.000 euro ere baditu, zuzendariak kirolarekin zerikusia duen proiektu sozial bati eman beharko diona.

Gogorarazten dugu sarrera librea dela aretoa betetzen den arte. Informazio gehiagorako www.thinkingfootballfilmfestival.com