
Esker ona II. One Club Man Award-en ostean
Esker ona II. One Club Man Award-en ostean
Athletic Clubek eskertu gura die bere bazkide, bere zale eta hedabideei eskainitako laguntza, maiatzaren 1ean,…
Athletic Clubek eskertu gura die bere bazkide, bere zale eta hedabideei eskainitako laguntza, maiatzaren 1ean, igandean, Paolo Maldiniri eman zitzaion One Club Man Award-en II edizioa arrakastatsua izan zedin.
Soilik lehen 48 orduetan Athletic Clubek YouTuben duen AthleticTV kanalean 40.000 bisitaldi baino gehiago izan dituzte Paolo Maldiniren presentzia islatzen duten edukiak.
AC Milanen jokalari ohiaren presentziak Bilbon oihartzun berezia izan du italiar hedabideetan, baina isla zabalagoa izan da, gutxienez ehun hedabide baino gehiagotan, beste behin ere Athletic Cluben izena munduan zehar hedatuz.
Gure esker ona, beste behin ere, II One Club Man Award bultzatu duten pertsonei eta hedabideei. Hurrengo denboraldira arte!