Taberna eta jatetxea inauguratu dira
Maiatzaren 12an, San Mameseko jatetxe eta tabernaren inaugurazioa egin da. Taberna “La Campa de los…
Maiatzaren 12an, San Mameseko jatetxe eta tabernaren inaugurazioa egin da. Taberna “La Campa de los Ingleses” San Mameseko A sarbidean dago eta “San Mames Jatetxea” C sarbidean.
SAN MAMES JATETXEA
Zelaiaren ipar ekialdeko izkinan kokatuta dago eta kaletik aparteko sarrera bat dauka. Zelaira ikuspegia du eta baita Bilboko ibaira eta Zorrotzaurrera ere.
San Mames jatetxearen helburua da San Mameseko kokapen erakargarria izateaz gain lehen mailako espazio gastronomikoa izatea eta Bilbo erreferentzia bihurtzea.
Athleticen izpirituarekin bat datorren jatetxea izan nahi du, Cluben baloreak proiektatzen dituena. Maila altuko jatetxea, gastronomian, zerbitzuan, ekipamenduan eta erosotasunean kalitate estandarrak betetzen dituena.
– Jatetxearen ohiko ordutegiak:
Asteartetik ostegunera: 13.30etatik 15.30etara eta 20.30etatik 22.30etara
Ostirala eta larunbata: 23.00ak arte
Igandeak: 13.30etatik 15.30etara
San Mames Jatetxea: 94 641 24 32
LA CAMPA DE LOS INGLESES TABERNA
Zelaiaren hego-ekialdeko izkinan, Denda ofizialaren ondoan, eta kaletik aparteko sarrera duela La Campa de los Ingleses taberna gastronomikoa dago. Zelaira eta Sabino Arana zonalderako ikuspegiak dituena.
Taberna gastronomiko informala baina kalitatezkoa da, erreferentzia gisa Bilboko pintxo tabernak dituena. Bai eskaintza gastronomikoa eta bai itxurak tradizioa eta abangoardiaren arteko konbinazioa zaintzen du.
Tabernak Bilbora egokitutako “Sports Bar” eredua proposatzen du, erabiltzaile kopuru handia biltzeko gaitasuna duena eta Athleticek etxetik kanpo jokatzen dituen partiduak ikusteko aukera emango duena.
– Tabernaren ohiko ordutegiak:
Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara
Ostiraletan 8:00etatik 00:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 00:00etara
Igandetan 10:00etatik 22:00etara
Taberna La Campa de los ingleses: 94 641 24 31