
Euria eta San Mameseko sarbideen kontrola
Euria eta San Mameseko sarbideen kontrola
Athletic Clubek, maiatzaren 14an larunbatean euria egon daitekeela kontuan hartuta, oinarrizko segurtasun protokoloaren baitan eta…
Athletic Clubek, maiatzaren 14an larunbatean euria egon daitekeela kontuan hartuta, oinarrizko segurtasun protokoloaren baitan eta estadioko barne arautegiari jarraituz, zera hau gogoratu nahi du: San Mamesera etortzen diren ikusle guztiengan eragina duten neurriak ezartzen direla.
FLP-ko ohar batek gogorarazten du zelaira ezin dela sartu, besteak beste, objektu hauekin: motor-kaskoekin, haga-zabalgarriekin, selfie-makilekin edota puntadun euritakoekin. Zentzu honetan, Athletic Clubek gogoratu nahi du baita ere, gaur egungo estalkiaren lehen lerrotik kendu diren EFTE guztien %70aren desagerpenaren ondorioz, euriak goiko eta beheko harmailetako zehaztu gabeko jesarleku kopuruarengan eragina izan duela eta baliteke gauza bera gertatzea Sevilla FC taldearen aurkako partidan zehar.
Arestian aipaturiko objektu debekatuen jabeei partida ostean jasotzeko etiketa eskaintzen die Athletic Clubek. Oraingo honetan jasotzeko tokiak gehiago izango dira, bai kontrola dagoen 20 atean eta baita ere gainerako harmailetan:
7 eta 13 ateen artean, 7 atean jasotzen dira.
14 eta 19 ateen artean, 16 atean jasotzen dira.
20 eta 26 ateen artean, 23 atean jasotzen dira.
Segurtasun protokoloaren barruan miaketak daude Ipar eta Hego Beheko harmailetan eta, Ertzaintzaren koordinatzailearen eskutik, ausazko miaketak egiten dira estadioko gainerako ateetan.