
Bazkideontzako sarrerak Deportivo Alavesen aurkako partidan
Bazkideontzako sarrerak Deportivo Alavesen aurkako partidan
Maiatzaren 26an, 20:00etan, Bilbao Athletic-Deportivo Alaves partidarako Lasesarre zelaiaren edukiera mugatua kontuan hartuta, norgehiagoka ikusi…
Maiatzaren 26an, 20:00etan, Bilbao Athletic-Deportivo Alaves partidarako Lasesarre zelaiaren edukiera mugatua kontuan hartuta, norgehiagoka ikusi nahi duten Athletic Clubeko bazkideek web ofizialean inskribatuko beharko dira ostean euren sarrera hartzeko San Mameseko txarteldegietan.
Bazkideontzako dauden sarrerak 5.000 dira.
Inskripzio epea maiatzaren 17an, asteartean, 12:30ean hasiko da, maiatzaren 20an, ostiralean, 12:30ak arte.
Eskaera kopurua eskuragarri dagoen sarreren kopurua baino handiagoa izango balitz, zozketa egingo litzateke maiatzaren 20an, ostiralean 16:30ean.
Partida horretarako Athletic Clubek Deportivo Alavesi 1.400 sarrera bidaliko dizkio.