
San Mames VIP Arearen besaulkiak 16-17 denboraldirako
San Mames VIP Arearen besaulkiak 16-17 denboraldirako
Zabalik dago jada epea San Mames VIP Arearen besaulkiak kontratatzeko hurrengo denboraldiari begira. Aipatzen den…
Zabalik dago jada epea San Mames VIP Arearen besaulkiak kontratatzeko hurrengo denboraldiari begira. Aipatzen den epea soilik besaulkientzat izango da, 2016-2017 denboraldirako palko guztiak kontrataturik baitaude.
Hurrengoa San Mames VIP Arearen lehendabiziko kanpaina osoa izango da 2015eko azaroan ateak ireki zirenetik.
San Mameseko erdiko eraztunaren besaulkiak kontratatuz gero eskuragarri dauden zerbitzuak honako hauek dira:
-2016-17 denboraldiko Liga eta Kopako partida guztietara sartzea.
-San Mameseko erdiko eraztunaren lehenengo bi lerroen jesarlekuetan kokatzea. Futbol zelaiaren ikuspegirik onena.
-Palkoek eta besaulkiek partekatzen dituzten eremu komun guztietara sartzea partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik norgehiagoka amaitu osteko ordubetera arte. Bost espazio giro eta apainketa ezberdinarekin, duela gutxi inauguratu diren jatetxea eta Taberna barne.
– Zerbitzu gastronomikoa barne, Michelin izardun sukaldeek emana.
-Telebistako pantailak eraztun osoan. Partida zuzenean, errepikapenak eta lehiaren detaile guztiak.
– Aparkatzeko toki bat izateko estadioan bertan, behin 4 besaulki kontratatuz gero.
– Nahi duen bazkideak, klubari bere eserlekuaren erabilera lagatzeko aukera dauka, eraztunean eserleku bat kontratatzeko eta ordaintzeko prozesuaren barruan, bazkide izaera galdu barik.
Kasu horretan, klubak utzitako jesarlekua merkaturatzeko aukera dauka, bazkideak SMVArekin lotu duen konpromisoaren denbora baino haratago joan barik. Bazkidearen jesarlekua erreserbatuko da VIP besaulkia kontratatua dagoen denbora guztian. Amaieran bazkideak jesarlekuaren erabilera berreskuratuko du.
Hurrengo denboraldirako besaulkien prezioak 2.080€+BEZ-etik 4.000€ + BEZ-era izango dira eraztunean izango duten kokapenaren arabera.
Informazio gehiago kontratatzeko eta erabilgarritasuna ezagutzeko:
www.sanmamesviparea.eus
Telefonoa 946 854 180