ECAren lan-jardunaldiak
Athletic Club presente egongo da maiatzaren 25ean, asteazkenean, ECAk (European Club Association ) burutuko dituen…
Athletic Club presente egongo da maiatzaren 25ean, asteazkenean, ECAk (European Club Association ) burutuko dituen lan-jardunaldietan Torinoko Juventus Stadiumean, beste 34 klubekin batera. Bertan jorratuko diren gaiak jasangarritasunarekiko harremana dutenak eta gizarte-erantzukizun korporatiboarekikoak.
Etxeko Juventus taldeaz gain, Suediako Djurgarden eta Frantziako PSG taldeek euren txostenak aurkeztuko dituzte.
Jokin Garatea batzakideak eta Ricardo Mendiguren, Athletic Club Fundazioaren zuzendariak ordezkaritza zuri-gorria osatzen dute.