Porrota Albaceten
Albacete Balompiek 2 Bilbao Athleticek 1 Pulidoren gol batek punturik gabe utzi du Bilbao Athletic…
Albacete Balompiek 2 Bilbao Athleticek 1
Pulidoren gol batek punturik gabe utzi du Bilbao Athletic Albacete Balompieren aurka denboraldi honetako azken bisitaldian. Jasonek arratsaldeko lehen gola egin du bigarren zatiaren hasieran, Santamariak berdindu du eta azken uneotan, lehia berdinketarekin amaituko zelakoan, korner baten jaurtiketan arestian aipaturiko bigarren gola heldu da.
Historia gutxiko lehia izan da. lehen zatian azpimarragarriena, beharbada, zale zurigorrien animoa izan da, peñakide asko hurbildu baita Carlos Belmonte futbol zelaira.
Aldageletatik bueltan Albacete indartsuago zelairatu da eta saria jaso du Jasonen burukadaren bitartez. Zuri-gorriak gehiago hurbildu dira kontrako arearantz eta Santamariak Mantxakoen hutsa aprobetxatu du berdinketa ezartzeko. Vesga, Cordoba eta Villalibre sartu dira eta hiru puntuen bila joan da, baina txanpona gurutzerantz jo du beste behin ere gol batengatiko hogeigarren porrota osatu arte.
Denboraldia larunbatean itxiko da Lasesarren Teneriferen aurka.

