undefined

ESSMA Workshop

ESSMA Workshop

Athletic Club presente dago aste honetan ESSMAk Londoneko Emirates Stadiumean egiten ari diren jardunaldietan. Bertan,…

Athletic Club presente dago aste honetan ESSMAk Londoneko Emirates Stadiumean egiten ari diren jardunaldietan. Bertan, besteak beste, futbol estadio batean burutzen diren jarduerez arituko dira. Esaterako irisgarritasuna, mugikortasuna, ‘hospitality’, sarrera salmenta, ingeniaritza, segurtasuna, jasangarritasuna edota gizarte-erantzukizun korporatiboa jorratuko dira.

Jardunaldien mintegi batean Athletic Clubek bazkideak zelai zaharretik berrira pasatzeko erabili zituen argudioak azalduko ditu. Javier Uchak gure erakundea ordezkatuko du Arsenalen Estadioan.

European Stadium and Safety Management Association irabazteko asmorik gabeko erakundea da, futbol estadioen kudeaketarekin harremana duten sektoreen artean esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.

Joan den urtarrilean San Mames eta Athletic Club izan ziren ESSMA Summit 2016 ekitaldiaren egoitza.