
Kluba |
Athletic Club 2016-17, bigarren janzkera
Athletic Club 2016-17, bigarren janzkera
Athletic Clubeko 2016-17 denboraldirako bigarren janzkera berriak gorria, orlegia eta zuria elkartzen ditu. Kamisetaren gorputza…
Athletic Clubeko 2016-17 denboraldirako bigarren janzkera berriak gorria, orlegia eta zuria elkartzen ditu. Kamisetaren gorputza orlegi argia da eta mahukak zein sorbaldak orlegi ilunagokoak dira. Kontrastea sorbalden indarra azpimarratzeko egin da.
Kamisetak pikudun lepo modernoa darama, marra orlegiarekin atzeko aldean eta ikurrina txiki bat lepoko azpilduraren atzealdean.
Galtzerdiak orlegiak dira eta estanpatu orlegi ilun lineala daramate bernan.