
Kluba |
Guillermo Fernandezen kontratuaren desegitea
Guillermo Fernandezen kontratuaren desegitea
Athletic Clubek eta Guillermo Fernandez jokalariak akordioa lortu dute haren kontratua bertan behera uzteko.Athletic Clubek…
Athletic Clubek eta Guillermo Fernandez jokalariak akordioa lortu dute haren kontratua bertan behera uzteko.
Athletic Clubek eskertu gura dio jokalariari gure taldearen alde eman duen guztia 2013/14 denboraldian debutatu zuenetik eta zorterik onena opa gura dio bere kirol etorkizunean.
Guillermok bi denboraldiz sinatuko du Elche CF taldearekin eta gure klubak aukera dauka jokalaria berreskuratzeko denboraldi bakoitzaren amaieran.