undefined

Bilbao Athletic: Artunduagara sarbidea

Bilbao Athletic: Artunduagara sarbidea

Athletic Clubeko zein CD Basconiako bazkideak doan sartuko dira Artunduaga futbol zelaira Bilbao Athleticek bertan…

Athletic Clubeko zein CD Basconiako bazkideak doan sartuko dira Artunduaga futbol zelaira Bilbao Athleticek bertan jokatuko dituen partidak ikusteko.

Baldintza bakarra bazkide txartela txarteldegietan erakustea izango da, horren truke sarrera jasoz.

Prozedura berbera erabiliko da Harrobi Txartela eta Athletic Fundazioaren gogaideentzat.

Publikoarentzat honako salneurriak daude:

Helduak: 10 euro.
18 urte behekoentzat: 5 euro.
14 urte behekoentzat: doan.

Artunduagako edukiera honako hau da: 1.480 pertsona jesarrita eta 2.000 pertsona zutik.