undefined

Garraio publikoa gomendatzen da Artunduagarako

Garraio publikoa gomendatzen da Artunduagarako

Athletic Clubek garraio publikoaren erabilera, Metroarena batez ere, gomendatzen du larunbat honetan, irailaren 10ean, 16:00etatik…

Athletic Clubek garraio publikoaren erabilera, Metroarena batez ere, gomendatzen du larunbat honetan, irailaren 10ean, 16:00etatik aurrera Artunduagan jokatuko den Bilbao Athletic-Barakaldo CF partida ikustera joango diren ororentzat. Partida Athletic Clubeko web orrian ikusgai egongo da streaming bitartez eta ETB-k eskainiko du zuzenean.

Egun berean eskubaloi jarduera bat ospatuko da Artunduagako kiroldegian 09:00etatik aurrera eta antolatzailea den Basauriko Udalak aparkalekuaren tokia murriztuko dela azpimarratu du.

Aldi berean, gogoratzen dugu Athletic Clubeko zein CD Basconiako bazkideak doan sartuko direla Artunduaga futbol zelaira Bilbao Athleticek bertan jokatuko dituen partidak ikusteko.

Baldintza bakarra bazkide txartela txarteldegietan erakustea izango da, horren truke sarrera jasoz.

Prozedura berbera erabiliko da Harrobi Txartela eta Athletic Fundazioaren gogaideentzat.

Publikoarentzat honako salneurriak daude:

Helduak: 10 euro.
18 urte behekoentzat: 5 euro.
14 urte behekoentzat: doan.

Artunduagako edukiera honako hau da: 1.480 pertsona jesarrita eta 2.000 pertsona zutik.