undefined

Dena prest A Coruñan jokatzeko

Dena prest A Coruñan jokatzeko

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa A Coruñan dago bertan Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida irailaren…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa A Coruñan dago bertan Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida irailaren 11an, igandean, RC Deportivoren aurka jokatzeko 20:30etatik aurrera (Riazor, Estrada Fernández, BeinSport). Gure taldeak bere lehen janzkera erabiliko du.

Zurigorriek 10.00etan txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 11:05ean A Coruñako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez, bertako Attica21 hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Bazkaria 13:30ean izango da. Galizian zeru argia eta 20 graduko hozberoa aurkitu dute.

Jose Angel Corres presidenteorde, Ramon Alkorta eta Genar Andrinua batzakideak eta Jose Angel Iribar Presidentetzaren albokoa espedizio buru izan dira.