undefined

Gabonetako Campusa

Gabonetako Campusa

Athletic Club Fundazioak Gabonetako Kutxabank¬Athletic Campusaren edizio berri bat jarri du martxan, 6 eta 14…

Athletic Club Fundazioak Gabonetako Kutxabank¬Athletic Campusaren edizio berri bat jarri du martxan, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Gabonetako campusa Lezamako kirol instalazioetan burutuko da bi txandatan, bata 2016eko abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean, 9:00etatik 18:00etara. Ostiral arratsaldetan ate irekien jardunaldia egingo da guraso, anai¬arreba eta senitartekoekin batera jarduerak burutuz. Eta bigarren txanda, 2017ko urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5. Ostegun goizean ate irekien jardunaldia egingo da guraso, anai¬arreba eta senitartekoekin batera jarduerak burutuz.

Beti bezala, Gabonetako campusean egingo diren jarduerak adin guztietan ondo pasatzeko eta formatzeko pentsatuta daude. Athletic Clubeko jokalariekin topaketak egingo dira, Ibaiganera eta San Mamesera irteera, BECeko Gabonetako Haur parkera bisita, futboleko entrenamenduak, igerilekua eta multikirola. Eta parte hartzaileei Athleticeko arropa pack bat emango zaie.

Publiko orokorrarentzat prezioa 250 eurokoa da eta Kutxabanken Gaztedi plana dutenentzat, Athletic Clubeko bazkideentzat eta Athletic Fundazioaren Club Athletic txartela dutenentzat 235 euro. Bestetik, bi txandak batera kontratatuz gero bigarren txandan %5eko beherapena aplikatzen da. Autobus zerbitzua ere izango da (24 euro 1 txandan, ostiral arratsaldean izan ezik) eta (19 euro bigarren txandan ostegunean izan ezik), baina eskaeraren eta herriaren arabera mugatuta egongo dira.

Plazak mugatuak dira. Izen emateko sar zaitez http://www.campusdeportivo.com/2016/athletic-navidad/eu/info/index.asp web orrian edo deitu 902 014 357 telefonora abenduaren 15a baino lehen.