Sarrerak Madrilerako
Real Madrid CF-k 500 sarrera bidali dio Athletic Clubari Real Madrid CF-Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori…
Real Madrid CF-k 500 sarrera bidali dio Athletic Clubari Real Madrid CF-Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofiziaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 15etik, larunbatatik, 12:00etatik, astelehenerarte, urriak 17, 12:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa urriaren 17an, astelehenean, 17:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, urriak 18, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Sarrera pertsonala eta besterenezina da, beraz, datu hauek sarreran bertan idatziko dira. Santiago Bernabeun NANa aurkeztu beharko da.