Dena prest Genken jokatzeko
Dena prest dago Genken UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida, KRC Genk…
Dena prest dago Genken UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida, KRC Genk eta Athletic Cluben artekoa (21:05 Luminus Arena, Stefan Johannesson -SWE-, BeinSport).
Urriaren 20an, ostegunean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Luminus Arena futbol zelaian, Cenk Cem UEFAko delegatu turkiarraren agindupean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Koloreak direla eta, talde biek bigarren janzkerarekin jokatuko dute eta baliteke gauza bera gertatzea laugarren jardunaldiko partidan San Mamesen. Beraz, orlegiz jantziko du gure taldeak. Atezainak elastiko, praka eta galtzerdi beltzez joango dira.
KRC Genk taldearen aldetik kamiseta zuria eta urdina, marraduna, izango da; praka eta galtzerdiak zuriak izango dira. Atezainei dagokienez, janzkera gorria izango da.
Zelaian 9.000 ikusle inguru egongo dira, hauetatik 750 zale zuri-gorri. Zerua lainoturik Genken eta 12 graduko hozberoa dago, 5 gradukoa izango dela partidaren ordurako.
Ordezkaritza instituzionalak afari instituzionala egin zuen KRC Genk taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin urriaren 19an.