undefined

Zuzendaritza Batzaren proiektuak eta proposamenak

Zuzendaritza Batzaren proiektuak eta proposamenak

Azken hilabeteotako lanen errepasoa egin du Zuzendaritza Batzak. Lezamako Gida-plana, Athletic Club Fundazioa, San Mamesen…

Azken hilabeteotako lanen errepasoa egin du Zuzendaritza Batzak. Lezamako Gida-plana, Athletic Club Fundazioa, San Mamesen egindako inbertsioak edota Europar Batzordearen aurrean Estatu-laguntzen inguruko errekurtsoak jorratu dira.

Lezamako Gida-planak ia bi herenak bete ditu dagoeneko 2011an diseinatu zenetik. Azken bost urteotan ia 16 milioi euro inbertitu dira. San Mameseko Arkua ezarri da, aldagela berriak Piru Gainza harmailaren azpian, lur azpiko aparkalekua eta 8 zelaia berria izan dira lanen ardatzak. Horiek osatzeko, 2 eta 3 zelaiak berritu dira eta baita soropil mistoa ipini ere. Sarbideak urbanizatzea eta lehen talderako eraikin berria izango dira hurrengo bi urteetako helburuak.

Athletic Club Fundazioak gizarte eta konpromiso politikak indartzen segitzen ditu, Bizkaiko gizartearen baldintza sozialak, kulturalak eta kirolari lotuak hobetze aldera, Oinarri-futboleko proiektutik integrazio programetara.

Klubeko Museoa egin baino lehen, San Mames ikusten ari da estalkia handitzeko lanen azken pausoak eta lanen amaieran Athletic Clubek inbertitu duen dirua kapitalizatu ahal izango du.

Zuzendaritza Batzak azaldu ditu ere Europar Batzordearen erabakiaren aurrean helegitea aurkezteko izan dituen motiboak, epaiaren arabera azken urteetan kirol klubek jaso dituzten laguntzak direla eta.

Bizkaiko Ogasunari dagokionez kopuruak kitaturik daude eta Athletic Clubek ez du inolako kopururik itzuli behar. Klubaren iritziz, irabazteko asmorik gabeko elkarte eta Kirol Elkarte Anonimoen artean funtsezko ezberdintasunak daude konpetentzia kaltetu gabe. Halaber ez da benetako presio fiskala kontuan hartu, ezta erreferentziako marko geografikoa ere.