Sarrerak Bartzelonarako
RCD Espanyolek 300 sarrera bidali dio Athletic Clubari RCD Espanyol-Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori ikusteko sarrerak…
RCD Espanyolek 300 sarrera bidali dio Athletic Clubari RCD Espanyol-Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofiziaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 29tik, larunbatatik, 12:00etatik, astelehenerarte, urriak 31, 12:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa urriaren 31an, astelehenean, 17:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteazkenean, azaroak 2, 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Sarrera pertsonala eta besterenezina da, beraz, datu hauek sarreran bertan idatziko dira. RCDE Stadiumen NANa aurkeztu beharko da.