Letrak eta futbola, lehen eguna
Gaur, azaroak 7, hasiera emango zaio “Letrak eta futbola” literatura eta futbol jaialdiaren zazpigarren edizioari,…
Gaur, azaroak 7, hasiera emango zaio “Letrak eta futbola” literatura eta futbol jaialdiaren zazpigarren edizioari, Athletic Club Fundazioak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskaltel eta BBK aretoaren babesarekin.
Jaialdiaren irekiera Mr. Pichichi kale antzerkiarekin egingo da, Roberto Ferrok antzeztua. Mr. Pichichi familiei zuzendutako malabar eta clown ikuskizuna da. Umorearen, trebetasunaren eta zortearen, orekaren eta taktuaren bidez adarra jotzearen arte zaharraren bide emozional zabala zeharkatzen da (frustrazioa, inbiria, erridikulua, lotsa, arrakasta eta statusa).
Ikuskizunerako sarrera librea da.
Ondoren, 19:30ean Philip Kerr nobela beltzaren idazleak Toni Garcia idazlearekin hitz egingo du. Philip Kerr-ek bere bi azken nobelak futbolean girotu ditu.
San Mames VIP Areako ekialdeko aretoan izango da. Sarrera San Mameseko 14 atetik izango da, librea, NAN aurkeztuta eta leku guztiak betetzen diren arte.
Informazio gehiago: www.letrasyfutbol.com