undefined

Aste honetako ekintzak

Aste honetako ekintzak

Asteazkenean, azaroak 9, Aymeric Laporte eta Iago Herrerin jokalariak San Miguelek antolaturiko sinadura iardunaldian izango…

Asteazkenean, azaroak 9, Aymeric Laporte eta Iago Herrerin jokalariak San Miguelek antolaturiko sinadura iardunaldian izango dira Bilbondo Merkatal Zentruan, 18:00etatik aurrera.

Egun berean baina 18:30etan, Oscar de Marcos eta Mikel San Jose Olalde Gazte Elkartean izango dira ikasleekin solasaldian.

Asteazkenean ere, 20:00etan, Zuzendaritza Batzako Kontularia den Alberto Uribe-Echevarria Bilbaodendak ematen dituen Merkatal Sarien ekitaldian izango da, San Mamesen.

Ostegunean, hilak 10, 18:00etan, “Athletic Irakurketa Kluba” Athletic Club Fundazioaren aktibitatea dela eta, Xabi Etxeita Bizkaiko Foru Liburutegian egingo den topaketan egongo da, beste irakurle batzuekin batera “El olvido que seremos” liburuari buruz eztabaidatzeko.

Ostiralean, azaroak 11, 19:30etan, Iraia Iturregi jokalariak Artziniegako Udalak antolaturiko solasaldian hartuko du parte, kirola, euskara eta berdintasunari buruz.

Egun berean, 21:00etan, Ramon Alkorta eta Genar Andrinua, Zuzendaritza Batzako Kideak, Esclerosis Multiple Fundazioaren ongintzazko afarian izango dira, San Mamesen.