
Sarbide berriak Lezamako instalazioetara
Sarbide berriak Lezamako instalazioetara
Azaroaren 12an, larunbatean, sarbide berriak estreinatuko dira Lezamako instalazioetan, publikoarentzat eta baita ibilgailuentzat ere, lur…
Azaroaren 12an, larunbatean, sarbide berriak estreinatuko dira Lezamako instalazioetan, publikoarentzat eta baita ibilgailuentzat ere, lur azpiko aparkaleku berriarekin batera. Orain arte erabili den sarbidea soilik klubeko langile eta teknikarientzat egongo da zabalik.
Halaber, azaroaren 12 eta 13ko asteburuan 2 zelaiaren ohiko erabilera berreskuratuko da, behin harmaila berria eraiki eta soropila aldatu eta gero. Honekin batera 8 zenbakidun zelaian partidak ere hasiko dira jokatzen.
Gauzak horrela Athletic Clubeko kadeteak neurketa izango du Sestao River-en aurka azaroaren 12an, larunbatean, 11:00etan 8 zelaian; egun berean Bilbao Athleticek SD Amorebietaren aurka jokatuko du 17:00etan 2 zelaian eta, horretan ere, azaroaren 13an, igandean, emakumezkoen taldeak Liga partida izango du UDG Teneriferen aurka 10:45ean.
Nola sartu
Ibilgailuarekin instalazioetara sartu ahal izateko, etorreraren gunearen araberako ibilbideak gogoratu nahi ditugu.
Kurtze auzotik iristen bada, orain arte erabili den sarrera ezkerraldean utziko da eta, Lezamako erdigunera heldu eta gero, beharrezkoa izango da itzulbidea egitea biribilgunean eta hortik metro gutxira instalazioaren sarbidea dago. Helduera Lezamako erdigunetik egiten baldin bada, biribilgunea atzean utzi behar da eta sarbidea martxaren norabide berean dago.
bideoa ikusi
Jada instalazioetan, ibilgailuek lur azpiko aparkalekua okupatuko dute. Prest dauden lekuak betez gero ezin izango da instalazioetara sartu eta orain arte erabili diren aparkalekuak erabili ahal izango dira, hau da, Kurtze Poligonoa, Lezamako herriko sarreran eta Euskotreneko geltokiaren ondoan. Prozesu guztia errazteko asmoz, sarbideetan, Kurtzeko biribilgunean eta Leza herrian bertan klubeko enplegatuak egongo dira.
Pazientzia eta elkar ulertzea
Athletic Clubek, berriro ere, bisitari guztiei garraio publikoa erabiltzea erregutzen die eta, aldi berean, aukeratutako garraioaz gain, pazientzia eta elkar ulertzea eskatzen dizkie sor daitezkeen arazoen aurrean, instalazioak birmoldatzeko lanetan azken ukituak ematen ari dira eta.
Euskotrenez helduko diren pertsonei Lezamako azken geltokian jaistea gomendatzen zaie, eta ez Kurtzekoan.
Ildo honetan laguntzeko xedez presente egongo diren klubeko enplegatuen iradokizunak jarraitzea eskatzen da.