
Frinsa La Conservera, Athletic Clubekin
Frinsa La Conservera, Athletic Clubekin
Frinsa konpainiak eta Athletic Clubek, 2016/17 denboraldirako lankidetza akordioa hitzartu dute. Frinsa La Conserverak sampling…
Frinsa konpainiak eta Athletic Clubek, 2016/17 denboraldirako lankidetza akordioa hitzartu dute. Frinsa La Conserverak sampling eta dastatze ekintzak egingo ditu San Mameseko VIP Arean, eta beren produktuetako lote eta edizio mugatuak merkaturatuko ditu Klubaren irudiarekin.
FRINSA, kontserba-konpainia liderra, eta Athletic Club lankidetza akordio batera heldu dira. Akordioaren arabera enpresak Bilbon duen dendan saltzen dituen produktuak klubarengandik “produktu gomendagarritzat” izendatuko dira.
Frinsa La Conserverak Athleticek San Mamesen jokatuko dituen hainbat partidatan, dastatze eta sampling akzioak egingo ditu VIP Arean, gainera Klubaren irudia zenbait pack eta beren produktuetako edizio mugatu batzuetan jarriko du. Produktu hauek konpainiak Bilboko Astarloa 5 kalean duen dendan salduko ditu esklusiboki.
Arestian aipaturiko denda 2015eko amaieran zabaldu zen eta gaur egun kontserba munduan eta gastronomian, orokorrean, erreferentzia bihurtu da.
La Conservera bere sektorean proiektu berritzaile eta bakarrenetakoa da, azaroaren 2013an martxan jarri zena Madrilen zabaldu zen “Delistore” dendarekin. Gaur egun zortzi saltoki ditu.
Informazio gehiago:
www.laconservera.es
www.frinsa.es