Sarrerak Las Palmaserako
UD Las Palmas taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu…
UD Las Palmas taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, azaroak 22, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Soberako sarrerak publikoarentzat salduko dira asteazkenean, azaroak 23, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarreren prezioa 38 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.