undefined

Athletic Juvenil Peñaren 2015-16 Garaikurren banaketa

Athletic Juvenil Peñaren 2015-16 Garaikurren banaketa

Aurten bere 50. Urteurrena ospatzen duen Athletic Juvenil Peñak, atzo astelehenean, azaroak 21, 75/76 denboraldiaz…

Aurten bere 50. Urteurrena ospatzen duen Athletic Juvenil Peñak, atzo astelehenean, azaroak 21, 75/76 denboraldiaz geroztik egin ohi duenez, Ohorezko Mailaren gazte taldeari omenaldia egin zion.

Mahaikideen arabera oso afari gozo batez gozatu ondoren, Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak, Luis Angel Garcia Castresana Peñaren egungo Presidenteak eta Luis Jimenez eta Luis Manuel Renedo aurreko presidenteek jokalariei buruz hitz egin zuten, “Klubaren etorkizuna eta kumaldi bikaina”-tzat jo zituztelarik, baita Elkarteak daramatzan 50 urteko ibilbidearen azalpen laburrari buruz ere. Jarraian, Peña honek Erregulartasun eta Euskal Grina garaikurrak banatu zituen.

Aurtengo edizioan, hamabosgarrena Peñaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Erregulartasun garaikurra IÑIGO VICENTE ELORDUY jokalariari eman diote, eta Euskal Grinarena PERU NOLASKOAIN ESNAL jokalariarentzat izan da.

Ekitaldira, gazte mailako lantaldea ez ezik, Ritxi Mendiguren, Silvia Muriel, Ramon Alkorta, Borja Lopez, Koldo Asua, Jose Mari Amorrortu, Jose Mari Argoitia, eta Javier Ucha ere bertaratu ziren, Peña honetako hainbat bazkiderekin batera.

Eskertu nahi diegu guztiei gure Urrezko Ezteietara etorri izana, baina bereziki ERNESTO VALVERDE eta JON ASPIAZU entrenatzaileei, bere agenda betean tarte bat egin baitute lehoikumeekin egoteko.