Aste honetako ekintzak
Asteazken honetan, azaroak 30, Yolanda Lázaro, Zuzendaritza Batzako kidea, eta José Mari Argoitia, jokalari ohia,…
Asteazken honetan, azaroak 30, Yolanda Lázaro, Zuzendaritza Batzako kidea, eta José Mari Argoitia, jokalari ohia, “Kirol Egokituaren Euskal Federazioa”ren proiektuaren aurkezpenaean egon dira “Hotel Gran Bilbao”n arratsaldeko 19.30ean.
Ostegunean, abenduak 1, arratsaldeko 19.00etan José Mari Argoitia eta, Marketing Departamentuko kidea, Mitxel Etxebarria Azkuna Zentruan egongo dira Bilbao Basketen babesle berriaren aurkezpenean.
Egun berean, ostegunean, “Hotel Ercilla”n gaueko 21.30ean Bizkaiko Arbitroen Batzordearen Mendeurrena ospatzeko Afari Gala izango da. Han, Xabier Losantos eta Enrique Ortiz de Artiñano egongo dira.
Ostiralean, abenduak 2, Euskararen Eguna ospatuko da Bilboko Udaletxeko “Salon Arabe”n goizeko 10.30etan. Aipatutako ekitaldian Jokin Garatea, Zuzendaritza Batzako kidea, egongo da.
Goiz berberean, goizeko 11.30ean Ainhoa V. Moraza eta Jone Ibáñez San Ignazioko Aoiz Plazara hurbilduko dira Euskararen Nazioarteko eguna dela eta APNABI Autismo Bizkaiak antolatutako ekitaldira.