Bilboko Koral Elkarteak, San Mamesen
Bilboko Koral Elkarteak 130 urte betetzen ditu aurten, etengabe aritu baita kantuan, gure hirian eta…
Bilboko Koral Elkarteak 130 urte betetzen ditu aurten, etengabe aritu baita kantuan, gure hirian eta gure herrian musika bultzatzen. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bilboko Koraleko 200 abeslari inguruk, heldu zein ume, San Mamesen, SD Eibarren aurkako lehiaren atsedenaldian eta publikoarekin batera, Lau Teilatu (Itoiz) eta Athleticeko himnoa abestuko dituzte.
Igande honetako ez da izango Bilboko Koral Elkartea San Mamesen presente egon den lehenengo aldia. Besteak beste Jose Mari Mujika kazetariaren omenaldian, Pavarottiren kontzertuan, klubeko Mendeurrenean edota zelai zaharrari agur esateko ekitaldian egon zen.

