undefined

Topagunea Vienan

Topagunea Vienan

Austriar agintariek topagunea antolatu dute Athletic Clubeko jarraitzaileentzat, abenduaren 8rako 15:30ean, Vienan. Aukeratu duten tokia…

Austriar agintariek topagunea antolatu dute Athletic Clubeko jarraitzaileentzat, abenduaren 8rako 15:30ean, Vienan. Aukeratu duten tokia Lehen Barrutian dago, Schwedenplatz izeneko plazan hain zuzen ere.

Zaleak eskoltarekin joango dira plazan bertan dagoen Metroaren U4 geltokitik. Agintariek gogoratzen dute austriar hiriburura autobusez helduz gero, aukera egon badagoela bidaiariak Schwedenplatz horretan uzteko eta gainerako zaleekin bat egiteko Allianz Stadionerako bidean.

Autobusentzat, jendearekin edo jenderik gabe, stadiumean aparkalekua egongo da eta hor egongo dira partida amaitu arte.