undefined

2017rako urteko kuotak

2017rako urteko kuotak

BANKU-SISTEMARI ATXEKIRIK DAUDEN BAZKIDEAK ETA HARROBIAK2017rako urteko kuotak banku eta aurrezki kutxetara igorri dira kobratzeko.BANKU-SISTEMARI…

BANKU-SISTEMARI ATXEKIRIK DAUDEN BAZKIDEAK ETA HARROBIAK

2017rako urteko kuotak banku eta aurrezki kutxetara igorri dira kobratzeko.

BANKU-SISTEMARI ATXEKIRIK EZ DAUDEN BAZKIDEAK ETA HARROBIAK

Banku-helbideraketa sistemari atxekirik ez dauden bazkideek eta harrobiek urteko kuotak eskuratu ahal izango dituzte

1. CLUBAREN WEB ORRIALDEAREN BIDEZ
“Bazkideen Txokoan” sartuz. Bazkide Kodea ta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez, abenduaren 20tik 10:30etatik urtarrilaren 7arte 17:00ak arte.

2. SAN MAMES FUTBOL ZELAIA – TXARTELDEGIAK

KARNETA AURRETIAZ AURKEZTUZ ondoren adierazten diren data eta orduetan:

Abenduaren 21, 22, eta 23a ​10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30a ​10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Urtarrilaren 2, 3, 4 eta 7a ​10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.​
Urtarrilaren 8a 10:00etatik 12:00etara.