Sarrerak Bartzelonarako
F.C. Barcelonak 299 sarrera bidali dio Athletic Clubari F.C. Barcelona-Athletic Club norgehiagokarako, horietako 50 Klubeko…
F.C. Barcelonak 299 sarrera bidali dio Athletic Clubari F.C. Barcelona-Athletic Club norgehiagokarako, horietako 50 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofiziaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 2tik, asteleheneetatik, 17:00etatik, ostegunerarte, urtarrilak 5, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 5ean, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 25 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean, urtarrilak 9, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Halaber, bidai plangintza ere.