Letrak eta Futbola 2016: Laburpena
Beste urte batez, eta badira zazpi jada, Athletic Club Fundazioak ‘Letrak eta Futbola’ literatura- eta…
Beste urte batez, eta badira zazpi jada, Athletic Club Fundazioak ‘Letrak eta Futbola’ literatura- eta futbol-jaialdia antolatu zuen azaroaren 7tik 12ra arte, eta oraingoan, lehendabiziko aldiz, San Mamesen bilakatu zen; hain zuzen ere, San Mames VIP Area-ren Ekialdeko Aretoan.
Orotara sei topaketa egon ziren, futbola-literatura harremanaren hainbat alderdi aztertuz. Idazle eta artista zerrenda luzea izan genuen gure artean, hala nola Philip Kerr, Hector Abad Faciolince, Jordi Punti, Unai Elorriaga, Ander Izagirre, Agustin Fernandez-Mallo, Pablo Nacach, Jasone Osoro, Katixa Agirre, Alaia Martin eta Los Planetas taldeko abeslaria, Jota. Jaialdiari Roberto Ferroren “Mr. Pichichi” lanaren antzezpenarekin hasiera eman zitzaion San Mamesen kanpoaldean. Ikuskizun honetan malabareak eta clown ikuskizuna eskaini ziren, umorea, abilezia, zortea eta oreka bat eginik. Gainera, Philip Kerr elaberri beltzaren idazle ospetsua elkarrizketatua izan zen.
Euskal idazleen artean eztabaida polita burutu zen fubolaren inguruan bertako idazleek duten interesa dela eta; futbola artetzat jo daiteken ala ez aztertu zen beste topaketa batean; eta bazen hizpide haur eta gazteentzako literaturaren baitan, ea futbolak irakurketa sustatzeko laguntza bezala erabiltzekoa den.
Azken jardunaldian, Hector Abad Faciolince idazle kolonbiarraren eta Jordi Punti idazle kataluniarraren arteko solasaldi interesgarria antolatu zen; alde batetik, futbolarengako grinaz ari ziren, eta bestetik, gruna hori euren lanetan eta bizitzan zein neurrira sartuta dagoen aztertu zen.
Bestalde, Athetic Irakurketa Clubaren edizio berri bat abian jarri zen. Ekimen honetan Athletic Clubeko zenbait jokalarik eta teknikarik irakurketa proposamenak jasotzen dituzte, eta horietako bat onartu eta Irakurketa Clubean parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Aurtengo edizioan, Eneko Bovedak, Gorka Iraizozek, Xabi Etxeitak, Andere Leguinak, Maite Lizasok, Alberto Iglesiasek eta Andoni Imazek hartu dute parte ekimen berritzaile honetan. Letrak eta Futbola ekimena berritzailea eta bakarra da Europan eta Athletic Clubek kirolaren alorrean kultura sustatzeko egiten duen apustua da.