undefined

UEFA Europa League: Apoel FC bisitari

UEFA Europa League: Apoel FC bisitari

UEFA Europa Leagueko 32ko kanporaketan, otsailaren 16an, 21:00etan San Mamesen, Zipreko Apoel FC taldea izango…

UEFA Europa Leagueko 32ko kanporaketan, otsailaren 16an, 21:00etan San Mamesen, Zipreko Apoel FC taldea izango da, eskarmentu handiko taldea europar lehiaketetan.

Gaur egun Zipreko First Division-en liderra da, AEL Limassol bigarren sailkatuak baina hiru puntu gehiagorekin.
Europar lehiaketei dagokienez, aurtengo denboraldian Thomas Christiansen-ek zuzentzen duen taldea UEFA Champions Leaguen hasi zen, kanporaketa guztietako bigarren partida etxean jokatuz. Galeseko The New Saints FC (0-0 eta 3-0) Rosenborg norvegiarra (2-1 eta 3-0) kanpoan utzi zituzten, baina Hobenhavn danimarkarrak Apoel kanporatu zuen (1-0 eta 1-1)

UEFA Europa Leaguen, aldiz, multzoko lehenak izan ziren, 12 puntu eskuratuz lortutako lau garaipenei esker: Astanaren aurka 2-1, Olympiacosen kontra (0-1 eta 2-0) eta Young Boys 2-1 mendean hartuz. Aldiz, bi aldiz porrot egin zuten: Astana (2-1) eta Young Boys (3-1), biak etxetik at.

Europar eskarmentu handiko taldea da Apoel, 1963an Europako Errekopan debuta egin baitzuen, zipretar futbolaren eta, jakina, taldearen beraren europar estreinaldia izanik. Lehen kanporaketa gainditu zuten, baina bigarrenean 16-1 galdu zuten Portugaleko Sportingen aurka, urte hartako txapelduna suertatu zena.

Guztira 174 europar partida jokatu dituzte, 55 garaipen, 44 berdinketa eta 75 porrot batuz.

Oraingo hamarkadan sei aldiz hartu du parte Europa Champions Leaguen:

2009-10 Multzoen fasea.
2011-12 Final laurdenak.
2013-14 Hirugarren fasea.
2014-15 Multzoen fasea.
2015-16 Play-off.
2016-17 Play-off.

Gaur egun UEFAren Zerrendan 85. postuan dago, 24.110 punturekin. Apoelen indarra bere testuinguruan kokatzeko, Zipreko Ligak hasierako koefiziente baxua duela azpimarratu beharko genuke.

Gorago, ondoko lekuetan honako hauek aurki ditzakegu: Torino FC (77) bezalako talde ezaguna dago, Trabzonspor AS (78) -Ernesto Valverderen lehen europar kanporaketa gure aulkian-, Ligako arerioak RC Celta (79) eta Real Sociedad (80) bezala, Championsetik at geratu berri den GNK Dinamo Zagreb (81) izen handiko alemaniar taldeak VfB Sttutgart (82) eta Hannover 96 (83) legez eta Slovan Liberec europar beteranoa (84).

Beherago daude Maccabi Tel Aviv (86) 1.FSV Mainz 05 (87) Feyenoord historikoa (88) iazko UEL-ren arerio izan zen FC Augsburg (89) denboraldi-aurrean 1-0 mendean hartu gintuen Southampton FC (90) LOSC Lille frantziarra (91) eta Premierren segitzeko borrokan dabilen galestar Swansea City AFC.

Aurrekariak Zipreko taldeekin
Zipreko taldeen aurkako aurrekariek 1994-95 denboraldira garamatzate, Anorthosisen aurkako lehiara hain zuzen ere. Joanekoan 2-0 galdu eta itzulikoan, San Mamesen, 3-0 irabaziz (Guerrero, Goikoetxea, Andrinua).

Dema bikoitz horretatik, Javier Irureta zuzentzen zituenenetatik gaur egun Andrinua, Urrutia, Ziganda, Mendiguren, Valverde eta Estibariz Athletic Cluben daude, bakoitza bere ardurarekin. Lehen lauek bi partidatan parte hartu zute